top of page

EMEKINEWS

Pa’lante Venezuela

  • 21 oct 2018
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 11 dic 2018

Euskal Selekzioko jokalariek indarrez hartu dute Venezuelaren aurka jolasteak dakarren erronka eta garaile atera dira.

Iratxe ELORZA


4-2 irabazi dio Euskal Selekzioak Venezuelari ostiralean arratsaldeko 20:45etan Mendizorrotzan (Gasteizen) jokatu den partidan. 38 urtetan estadio honetan jolasten den lehen aldia izan da eta 15.000 lagun inguru bildu dira bertan.


Lehen gola Alaveseko jokalaria den Ibai Gomezek sartu du falta bati esker 25. minutuan. Ikusle guztiak ero moduan hasi dira oihu eta irrintzika, markagailua estreinatu duen gola ospatuz. Alaitasun horrek ez du asko iraun, 5’ beranduago Aristóteles Romero Venezuelako jokalariak sartu baitu Ameriketako herrialdearentzat lehen gola. Selekzioko jokalarietan hainbat aldaketa egin eta gero Jon Bautistak lortu du berriro aurreratzea markagailua 2-1 utziz.


Bigarren zatia hasi berri denean 53’ Anaitz Arbillak Talde trikolorraren hirugarren gola sartu du. Hala ere, Venezuelako entrenatzailea den Rafael Dudamelek ez du etsi eta granate-koloreko taldearen defentsa areagotu du. Ez du esperotako eragina izan ordea, azken momentuan Aritz Elustondok sartu baitu Euskal Selekzioaren azken gola 4-1 geldituz.

Jokozainek gehitu duten minutuan ordea, Venezuelako jokalari Andrés Poncek aldatu du markatzailea, azken emaitza 4-2 izan da.


Euskal Selekzioa Hispanitarearen egunean


Data ironikoa Selekzioak lehen partida jokatzeko, Hispanitatearen egunean. Espaina osoak desfile eta zeremonia tartean igaro du eguna. Euskal herriko hiriburuan ordea, partida hasi baino lehenago askatasuna eta independentzia aldarrikatzen zuten martxa egin zen Andra Mari Zuriaren enparantzatik Mendizorrotzaraino.


Selekzioaren jarraitzaileek “Altsasukoak aske” eta “Euskal presoak, euskal Herrira” bezalako aldarrikazioak oihukatzen egon dira joko osoan zehar. Honetaz gain hainbat pankarta atera dituzte Venezuelako herriari indarra eta kemena emanez.


Comentarios


Home: Blog2

©2018 by emekinews. Proudly created with Wix.com

  • twitter
  • youtube
  • instagram
bottom of page