Arte afrikarra
- emekinews
- 29 nov 2018
- 2 Min. de lectura
Actualizado: 10 dic 2018
AUA arte galeriara sartu bezain laster, begira jotzen duen ildo artistikoa da afrikarra, ondoren bertako arduradunarekin hitz egitean argi geratzen den gauza. Ane Undurraga da galeria daramana, eta txikitatik izan zaio gustuko Afrikako artea. Beraz, ez gaitu harritzen orain arte egindako erakusketa gustukoenarengatik galdetzean ematen digun erantzunak.

Maskara Lunarrak edo Ilargi Maskarak dira Ane Undurragak orain arte bere galerian erakutsi dituen erakusketetan berezienak, haren hitzetan. Boli Kostan dute jatorria, baina galerian ikusgai daudenak Senegalen eginak dira, artista bertakoa delako. Esanahi oso polita dute, Undurragak dionez, izan ere liluratuta utzi zuten gaur egun naturarekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituzte bertakoek. Emakumeen maskarak borobilak dira eta gizonezkoenak laukiak, eta ilargia erreferentzia hartuta oraindik ere erabiltzen dituzte. Ikuspegi espiritual eta artistiko hori ikustean oraindik interesgarriagoa iruditu zitzaion.
Afrikara egindako bidai batean artista eskultore bat ezagutu zuen Ane Undurragak, eta bere tailerrean ikusi zituen maskara batzuk, lehenago sekula ikusi gabe zituenak. Afrikara eginak zituen bidaiak eta afrikar edukiak ikusiak zituen Europan, izan ere, txikitatik gustatu izan zaion kontinentea da, eta interesa izan du betidanik. Ondorioz eragin handia izan zuten maskara hauek, beregan markatxo bat utzi zuten. Beraz, artistarekin kontaktuan jarri zen, maskara horiek bere arte galeriara ekartzea ea posible zen galdetuz.
Baina maskara hauek, politak izateaz gain, haien esanahia ere badute, eta honen bila ikertzen hasi zen, eta aurkitzean, lehenago estekikoki ikaragarri gustatu zitzaiona are politagoa egin zitzaion, zer esan nahi zuten jakin zuenean.
Antropologia ikasi zuenez, ikerketa eta ekartze lan guztia Urdurragak berak egin zuen, maskarak bere aretora ekarriz, eta horrekin batera hilabete oso batean ekintzak antolatu ziren, kulturen arteko ezagutza bultzatuz. ‘Ramadan’ aldia zela aprobetxatuz, hau zer zen, kultura musulmana nolakoa zen, eta ilargia zer zen galderak ezarri zituen Undurragak mahai gainean, Ilargi Maskarak oinarri hartuz, eta beraz, urrutiko kultura bat gerturatu zen AUA galeriaren espaziora.
Iraun zuen hilabete horretan zehar erakusketa ikuspuntu desberdinetatik landu zen. Alde batetik musikari euskaldun bat izan zen galerian, eibartarra, Samuel’s Decay. Honek musika espiritualaren erakustaldia egin zuen, ilargiaren atmosferarekin lotuta. Bestalde, Bilbon bizi diren etorkinek Ramadanari buruzko kontaketa ere egin zuten. Azkenean, hilabete bateko erakustaldia izan bazen ere, dimentsio handia hartu zuen sentsazioa du Ane Undurragak.
Bere pasioetako bat den heinean, AUA Bilbao Galleryn presente egon da, eta dago, arte afrikarra, honetan interesa duen edonoren zain.
Comentarios