txakurametsetak
- emekinews
- 4 dic 2018
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 9 dic 2018
Txakur ameslari modura aurkezten zaigu Ane Undurraga proiektu honetan. Beti pentsatzen eta amesten dabilen pertsona modura. Bizkaiko aspaldiko esaera horri erreferentzia eginez, AUA Bilbao Gallery ireki baino lehenago, beldurrak alde atera utziz bere bidai artistikoko lehen pausua izan zen. Azokaz azoka ibili zen proiektu hau gizartera hedatzen eta pixkanaka bere buruari baimena ematen eta entzuten hasi zen. Bere barne mundua ezagutzeari ekin eta 17 esaldi sortu zituen, beranduago, arte plastikoarekin uztartuko zituenak.
Honela sortu ziren 2015 urtean gaur egun bere galerian erosi daitezkeen 17 katiluak, txakurametsetak kolekzioa osatzen dutenak. Opari sortzaile gisa definitzen ditu Ane Undurragak eta artea modu xumean edo merkean erosteko aukera bat dela dio. Galeria sortzen proiektu txiki honetatik hasi zela dio eta argi dauka ez duela inoiz alde batera utziko.

“Txakur ameslaria naiz. Txakurametsetak. Noizbehinka etzan, hezurra hartu eta buruari eragiteko beharra izaten dut. Horrelaxe, izarrak eta planetak behatzen ditudan bitartean, sortzen dira nire burmuinean mezu eta marrazki bihurtzen ditudan ideia eta zirriborroak.” - Ane Undurraga
Comentarios