Benetako merezimendua
- emekinews
- 11 dic 2018
- 1 Min. de lectura
Galeriara bizikletaz gerturatu ginen iluntzeko zazpiak inguru. Heldu eta kristalera erraldoi batetik satu ginen, argi zuriz argiztaturiko gela batean murgiltzeko. Tortila eta ardo usaina kaletik igerri zitekeen eta baita inguruan bueltaka zeuden artisten urduritasuna, estreinekoz irekiko zuten galeria gau horretan bertan. Kristalezko figura berdeek eman ziguten ongietorria, aurrez aurre dantzan zeudela ziruditen.

Ibiltzen hasi eta gela goibeltzen zuten egunsentiko argiak ziruditen hiru piezarekin egin genuen topo, Kanpokoaren eta barrukoaren arteko metaketa hori lortzeko Zaloa Ipiñak muga guztiak argitu zituen hots espazioa zarratzen zuten oro, estrukturak: plexiglasez osatu zituenez, ikusi arren gure begirada ez zuten oztopatzen. Honela, arkitektura gardenak irudi opakoekin konbinatzean, joko erakargarria planteatzen zuen artistak.
Elementuak inbertitzen zituen, eta hasiera batean itxita zeuden euskarriak begiradarekin zeharkatzea posible izateko eraldatu zituen; aldiz, ihesaren alegoria zen kanpoko pasaia, bi dimentsiotako pareta bilakatzen zen. Iruditegi baterako lehioek eta zantzu onerako lehioek serietan espazioa zanpatzen zuten, kanpoa eta barnea bateratuz eta nahastuz sakontasun ezjakineko antolaketan.
Parean “oihan basatia” deituriko lanak zeuden. Honek barne identitatea aztertzen du, erreala eta abstraktua denaren arteko nahasketa eginez ere. Maria Hernandez Laplazaren aranera errealitate horrek egiten gaitu izaki kontzienteak. Bere hitzen arabera, ametsen munduarekin obsesioa du , jakin ahi zuen nola eta zergatik heltzen nzitzaizkion zeuzkan ideientzako inspirazioa eta bat bateko sormen bulkada. Irudiak sinboloz eta atmosfera desberdinez osatuak zeuden. Analigiaz jositako amets irudiak bere buruaren proiekzioak edo “metafora bisualak” baino ez zirela zioen.
Arteaz gutxi dakiten lau ikasleen ustetan izugarria izan zen ikusitakoa eta artelanek sentiarazitakoa. Egun batetik besterako lana ez zela ikus zitekeen argi eta garbi eta lortutakoakausarta, nahiz eta ez garden ohoreki, izanda batzutan ustela, lortu zuln helmugara heltzea. Benetako merezimendua.
Commentaires