top of page

Talka Galeria

  • emekinews
  • 10 dic 2018
  • 1 Min. de lectura

Talka da Gorka Basterretxeak Gasteizen daraman galeriaren izena.


Talka galeria “eduki artistikoa erakusteko gunea” da. Arte garaikidean sortutako hainbat lan artistiko erakutsi eta garatzeko asmoz jaioa. Artelan bakoitzaren bidez garai bat eta sentitzeko modu bat islatu nahi da, horregatik Juan Mieg edo Nestor Basterretxea bezalako artisten lanak erakutsi dira bertan.



Talka proiektua Araban sortu den arte proiektu berrienetakoa da, 2018ko maiatzaren 25ea inauguratu baitzen, eta geroztik Gastezko arte erakusketak suspertu ditu. Juan Mieg, Nestor Basterretxea, Carmelo Ortiz de Elgea eta José Ramon Andaren lanak erakutsi dituzte.



Momentu honetan Gasteizen ospatzen ari den VIPHOTO argazkigintza festibalean daude sartuta, Amarika Aretoa, Oihaneder , Araba Aretoa, Fundación Vital aretoa eta Zuloa Espazioarekin batera. Talka galeriak estreinatu zenetik artista euskaldunak baino ez ditu erakutsi eta hori dela eta VIPHOTO festibalean, “Natura” erakusketa du Artista euskaldunez soilik osatua. Anabel Quincoces, Imanol Marrodán, Miriam Isasi, Ivan Urarte, Txaro Arrazola, Zaloa Ipiña, Maria Hernández eta Ibon Saez de Olazagoitia batuko ditu.


Natura erakusketan belaunaldiarteko euskal artistek natura ingurunera egindako hurbilketak erakusten dituen lagin bat ikusi dezakegu, hain zuzen. Gizakiok lurrean dugun eraginari buruz darabil, eta baita paiasaia desberdinek ikusleen sentsibilitatean duten erabinari buruz.



Zuhaitzek, itsasoak, mendi elurtuek kontakizun propioa dute eta artista bakoitzak bere ikusteko modua. Baliabide estilistiko eta egiteko modu askotarikoen bidez, erakusketa honek euskal paisaia tradizioa eguneratu eta berresten du.



Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page