Euskal artea
- emekinews
- 4 dic 2018
- 4 Min. de lectura
Actualizado: 10 dic 2018
Iturria: Hiru.eus
Arteak kultura guztietan izan du presentzia. Euskal Herrian ere horrela izan da. Historiaurrean ere arte aztarnak utsi zituzten gure inguruan dauden kobazuloetan bizi ziren pertsonek. Honen adibide dire Ekain kobazuloa (Deba), Santimamiñe (Kortezubi) edo Altxerri Kobazuloa (Aia). Geroztik, artearen historiak aurrera jarraitu zuen Euskal Herrian. Artikulu honetan euskal artearen historia azalduko da, labur-labur.

Euskal arteak hutsune handia izan zuen erromatarren eta herri barbaroen garaian. Momentu hartan euskaldunak bi zibilizazio hauen artean bizi zen eta haien ardura bakarra bizirautea zen. Horretaz aparte, garai hartan erabiltzen ziren materialak nahiko hauskorrak ziren eta horregatik ez dira gurera heldu momentu hartan egin ziren objektuak eta piezak. Hala ere, adibide zehatz batzuk aurki ditzakegu. Adibidez, Iruñean, Nekropoli Bisigodo bat aurkitu zuten eta bertan aro horretan egin ziren artisau-lanak topatu zituzten: gerrikoak, brontzez eginiko eskumuturrekoak eta hainbat eraztun besteak beste. Bisigodoen arte aztarnak bilatzeko Errioxako San Millán de la Cogolla monastegira joan behar gara. Bertan lehenengo euskal arte adierazpenak aurkitzen ditugu pinturan, literaturan eta arkitekturan. Kontuan hartu behar da, Errioxako hainbat tokitan euskeraz hitz egiten zela garai batean.
X. mendean, arte erromanikoa heldu zen Euskal lurretara. Erromanikoak batez ere Araban eta Nafarroan izan zuen presentzia. Seguruenik, beste lurraldeetan ere egurrez eginiko elizak egongo ziren baina eguraldi baldintzak direla eta suntsituak izan ziren. Aro honetan gurtzarako garrantzitsuak diren tenpluak sortu ziren: Leyre edo Estíbaliz adibidez. Erromanikoa eta gero, XII-XV mendeen artean, arte gotikoa heldu zen. Euskal Herrian egin ziren adierazpen gotikoak (batez ere Kantauri aldean eginikoak) ez daukate zer ikusirik Espainiako beste tokietan egin ziren adierazpenekin. Nolanahi ere, arte gotikoak ere aztarnak utzi zituen. Arrazoi honengatik Euskal artearen historialariek arte gotikoa hirutan banatu zuten: Gotiko Nafartar-Frantsesa, Gaztelako gotikoa eta Euskal gotikoa. Euskaldunak lotura handia dauka berpizkundearen garaiarekin beranduago garatu baitzen. Beraz, gotikoaren adibide eta sintesis bezala Iruñako Klaustroa aukeratu ahal dugu.

Orain arte arkitekturaz aritu gara baina berpizkundean arte adierazpen gehiago agertu ziren: apaingarriak, pintura, eskultura edota grabatuak. Oraingo honetan, eskulturaz hitz egingo dugu. Berpizkundeko eskultura batez ere Nafarroan landu zen, XVI. mendean. Eskultureak Tudelan eta Zangozan aurkitzen ziren. Garai hartan elizetako erretaulak sortzen ziren batez ere. Hauek inguruko lurraldeetan (Aragoi, Errioxa) zeuden eskultoreen eragina zeukaten gehienetan. Fray Juan de Beauves da garaiko eskultore Nafartar ezagunena.
Hurrengo aroan, neoklasizismoan, arte plastikoek ez zuten garrantzi askorik izan. Arkitekturak eta eskulturak jarraitu zuten indarrean. Garai honetan garrantzi handia eman zioten hirigintzari. Hori dela eta, artistek arlo horretan jardun zuten batez ere. Honi jarraituz, garai honetan Donostia hiria berritu zen. Momentu hartan ere politikarekin lotuta dauden hainbat eraikin eraiki ziren. Hala nola, Gernikako Juntetxea edo Arabako Foru Aldundia.
Aurrera jarraitu eskero erromantizismora heltzen gara. Euska Herrian ez zen erromantizismo sendo bat egon. Hala ere garai honek pintzelada batzuk utsi zituen gure artean. Arkitekturan, aurreko arloan bezala, hirien hobekuntzan jarri zuten atentzioa batez ere. Garai hartan egin ziren Gasteizko Florida Parkea, Bizkaiko Bizitegi auzo ugari (Algortako Las Arenas auzoa adibidez) eta Donostiako Boulevard-a. Eskulturari dagokionez, eskultura figuratiboak bultzatzen ziren batez ere. Bertokoak ziren eskultore gehienak Parisera joan ziren bertan zegoelako momentuko eskultura zentro nagusiena. Francisco Durrio da agian garai hartako eskulturaren ordezkari aipagarriena. Durriok herritarren ezetza sufritu izan behar zuen bere artelanetan biluztasuna zegoelako ikusgai. Azkenik pinturan Aipatzekoa da margolariek genero bat baino gehiago lantzen zituztela (paisaiak, kostunbrismoa, koadro historikoak edota lan erlijiosoak). Antonio Lecuona margolaria izendatu beharra dago. Lecuonak historiako koadroak eta paisaiak margotu zituen gehienbat.

XX. mendean Eskulturaren Euskal Eskola aipatzea ezinbestekoa da. Eskola honen partaideak abstrakzioa landu zuten batez ere. Mugimendu honetan ibili ziren eskultore euskaldun famatuenak, hala nola: Nestor Basterretxea (1924-2014), Jorge Oteiza (1908-2003) edo Eduardo Chillida (1924-2002). Azkenengo hauek sakonki ezagutu behar dira euskal artearen erreferente izan baitira.
- Jorge Oteiza: Oteizaren lan esperimental eta garaikideek gizartean eragin handia izatea lortu dute eta honek ospe handia ekarri dio Eskultore Oriotarrari. Oteizak hainbat mugimendu artistikoren parte izan zen: espresionismoa eta figurazioa landu zituen lehenengo eta gero geometria arrazionalean oinarritutako abstrakzioan murgildu zen. 60. hamarkadan eskultura alde batera utsi eta giza kolektiboak indartzeari ekin zion. Gaur Taldea sortu zuen artearen esparru desberdinetan mugitzen diren artistekin: Zumeta, Basterretxea, Balerdi edo Chillida bera. 70. hamarkadan artean hasi zen berrio ere. Bere lan ezagunenen artean hauek daude: Eraikuntza Hutsa, Apostuluak edo Esferaren Desokupazioaren Oboide Aldaera. Hala ere bere obraz gozatzeko lekurik aproposena Oteiza Museoa da Nafarroako Altzuza herrian kokatzen dena. Bertan artistaren 1650 eskultura, bere biblioteka pertsonalaren liburuak eta berak egindako hainbat irudi aurkitu ditzakegu.

- Eduardo Chillida: Chillidak gauza materialen eta espiritualen artean oreka bat lortzen saiatzen zen. Horregatik marmola, altzairua, lurra, granitoa, argia eta beste batzuk erabiltzen zituen bere artelanak sortzerakoan. Dudarik gabe, Haizearen Orrazia da Chillidaren adierazpen goraipatuena.

Bestalde euskal abangoardiak ere aipatu ditzakegu mendeko mugimendu artistikoen artean. Euskal Herrira mugimendu hau Jorge Oteiza (1903-2003), Jose Manuel Aizpurua (1904-1936), Nicolas Lekuonaren (1913-1937) eta beste batzuen eskutik heldu zen. Hala ere, abangoardia berez beranduago garatu zen 70. hamarkadaren hasieran. Momentu hartan hiru talde desberdin sortu ziren:
- Abstrakzio berriaren taldea: talde hau Bilbon sortu zen 1969. urtean. Talde honetako artistek arte adierazpen desberdinak batzen saiatu ziren. Hala ere, artista hauek arlo desberdinetik datozen arren ia guztiak pinturan murgildu ziren azkenean.
- Zue: Talde honek momentu hartako artea kritikatzen zuen. Artista hauek artearen sustraia abiapuntutzat hartzen saiatu ziren artelan arrazionalak eta emozio gabekoak sortu ahal izateko.
- Indar taldea: Artista hauek ez zeukaten definizio zehatzik horregatik artea modu “libreago” batean sortzeko aukera zuten.
Hau guztia euskal artearen laburpen objektibo bat besterik ez da izan. Artea ulertzeko mila modu daude eta bakoitzak ikuspuntu desberdin bat eman ahal dio arteak izan duen ibilbideari. Argi dagoen gauza bakarra hau da: artea gurekin izan dugu beti.
Commenti