Eguberriak
- 9 dic 2018
- 1 Min. de lectura
Ane Alvarez
Ohartuko zinen moduan, eguberriak heltzear daude. Kaletik zoazenean dendetako erakusleihoetan nabari da. Baita kaleak apaintzeko jartzen dituzten argi guzti horietan ere. Internet eta telebistako kateak iragarkiz betetzen dira, bai familiarekin denbora gehiago pasa beharko genukeela esaten diguten horiez, bai eta kontsumismoz eta genero rolez beteriko besteez. Gabonak, denok dakigun bezala, ospakizun handi eta garrantzitsuak dira gure gaur egungo mendebaldeko gizartean.
Eguberriak hitza gaztelerara itzultzen badugu navidad izango litzake, latinezko nativitas hitzetik dator eta jaiotza esan nahi du. Ez al da ironikoa jaiotza ospatzen egotea beste herrialde batzuetan urteak daramatzanean gerran eta ehun milaka hildako izan direnean? Zer esan, milaka pertsona hiltzen direnean egunero gosetea dela eta. Unicefen arabera, egunero 1000 umeren bizitzak amaitzen dira ur faltagatik. Estatu Batuetara jotzen badugu, milaka biztanle hil izan dira urtero su arma batez.
Hori guztia kontuan izanik, jaiotza ospatzen den jai batzuetan, ba al dago zerbait ospatzeko?



Comentarios