top of page

Bilbao Art District

  • emekinews
  • 29 nov 2018
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 9 dic 2018

Juan Manuel eta Begoña Lumbrerasekin hizketan egon ginenean, Bilbao Art District ekimenaren parte direla esan ziguten. Bilbao Art District webgunean honela aurkezten da proiektu hau:


“Bilbao Art District ekimen publiko-pribatua da, eta helburu du hiriaren ehun artistiko eta kulturalak garatzen dituen jarduerei laguntzea eta haien balioa nabarmentzea, proiekzio-elementu estrategiko gisa hiriaren garapen eta etorkizunerako.”


Begoña Lumbrerasek esan moduan, Bilbo hirian arte munduan sartuta dauden museo, galeria, erakusketa espazio, zentro, denda eta elkarteak batzeko ekimena da, 2013an sortu zena Bilboko Udalaren laguntzaz. Agente guzti hauek nabarmentzea eta merezi duten garrantzia ematea du helburu nagusitzat.




Urte osoan zehar, helburu horiek aurrera eramateaz gain, maiatza eta urrian ekintza ezberdinak antolatzen dituzte hiritarrek arteaz disfruta dezaten. Azken maiatzako edizioan, Juan Manuel Lumbreras galeriak esaterako, galeriaren bisita gidatu bat eskaini zuen Nagore Amenabarroren “Gemelas” erakusketa erakusteko. Gainera, bisitaren amaieran, Amenabarroren arte lan bat zozketatu zuten bertaratu ziren pertsona guztien artean.


Bestalde, Art District Bilbao-k, beraien webgunearen bidez, lehenago esandako agente horiek antolatzen eta eskaintzen dituzten ekitaldiak zabaltzen dituzte, hitzaldi, aurkezpen eta bisita gidatuetatik tailer eta ikastaroetaraino.


Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu beraien webgunea: http://www.bilbaoartdistrict.com/?lang=eu



Comments


bottom of page