Artearen prezioa
- emekinews
- 29 nov 2018
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 8 dic 2018
Juan Luis Lumbrerasek esan zigunez bere galeria Bilbon aurkitu ahal ditugun komertzioen artean dago. Hau da, bertan artea ikusteaz gain, artea salgai dago. Artea “garestia” dela esan ohi da. Eta prezioak begiratuta hala dirudi. Juan Luis Lumbreras galerian bertan milaka euro balio dituzten artelanak ikusi ditzakegu. Argi dago, prezio horiek gutxien eskura daudela baina, benetan ahal da ain garestia da artea?
Artea beti egon da hor. Askotan, gure ingurua politagoa bihurtzeko ardura izan du. Beste batzutan, gure barruan ditugun sentimenduak plazaratzen utsi dizkigu. Arteak milaka eginkizun izan ditu, bakoitzak zentzu bat eman baitio arteari. Badago jendea ez diola garrantzi askorik ematen arteari eta badago jendea, bere bizitza osoa ematen diola. Horretaz aparte, badaude artea egiteko milaka modu: zinema, pintura, dantza, musika, eskultura… Ezinezkoa dugu artetik ihes egitea.
Hala ere, badaude artea sortzea erraza dela diotenak. Askotan entzun dut “Arte Ederrak ikasten dutenek ez dute ezer egiten” edo antzeko esaldiak. Pena ematen dit hori entzutea. Artea barneratzea eta hori erakustea ezin du edonork egin. Meritu handia dauka. Honekin hasierako galderara bueltatzen naiz, garestia da artea? Edo guk bihurtzen dugu garesti?
Comments