top of page

EMEKINEWS

53. Durangoko azoka

  • 10 dic. 2018
  • 1 Min. de lectura

Ane Alvarez


Urtero legez, abenduaren 5etik 9ra Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatu da. Aurtengoa 53. edizioa izan da, 200 kultur ekitaldiz osatua, eta aurreko edizioetan bezala, jende asko gerturatu da. Durangoko Azokako antolakuntza taldeak eta Gerediaga elkarteak egindako estimazioaren arabera, 115.000 bisitari izan ditu azokak. Antolakuntzak esan duen moduan, aurreikuspenak gainditu dira eta azoka positiboa izan da kuantitatibo eta kualitatiboki. Azokan izan den giro ona ere azpimarratu dute eta azkeneko urteetatik bisitari kopuru orekatsuena izan du aurtengo edizioak. Bestalde, “DA!” poltsa salgai izan da lehen aldiz eta antolatzaileek informatu bezala, agortu egin da.



“DA! Asko dira” lelopean aurkeztu da aurtengo edizioa aniztasuna aldarrikatu nahian eta Azokaren arabera, ugaritasuna nabaritu ahal izan da egun hauetan zehar.




“Kultura guztion eskura” proiektua bigarren urtez antolatu da gaitasun ezberdinak dituzten pertsonek ere arazorik gabe azokaz goza dezaten. Durangoko Azokako webgunean aipatu dutenez, “oraindik Azokak bide luzea egin behar du bisitari guztientzat inklusibo eta irisgarria izateko, baina norabide horretan urratsak ematen jarraitzen du”.


Hurrengo edizioari begira, dagoeneko data zehaztuta dago: 2019ko abenduaren 5etik 8ra izango da.




Comentarios


Home: Blog2

©2018 by emekinews. Proudly created with Wix.com

  • twitter
  • youtube
  • instagram
bottom of page