X. Ziberkazetaritza Nazioarteko Kongresua ospatu da Bilbon
- 23 nov 2018
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 17 dic 2018
Estatu mailako zein nazioarteko hizlariak egon dira bi egunetan zehar kazetari eta mugikorren arteko erlazioari buruzko hitzaldiak ematen
Munia EL MARHOUM
Azaroaren 19 eta 20ean ospatu zen X. Ziberkazetaritza Nazioarteko Kongresua Bilbon. Bizkaia Aretoak hartu zuen ekitaldia.
Lehenengo egunean, kongresuaren aurkezpenaren ondoren, lehenengo hizlaria Oscar Westlund izan zen, Oslo Metropolitan Universityko irakaslea "Epistemologies of News Journalism:the Salient Case of 'Mobile Journalisim' " hitzaldiarekin. Jarraian Irene Costera Meijer, VU University Amsterdamgo irakaslea, honen hitzaldiaren izenburua: "Professionals and the public: why is it important to catch people's news experiences beyond clicks, times spent, shares or comments?". Atsedenaldia eta gero Denis Renók hartu zuen hitza, Universidad Estadual Paulistako katedradunak, "El Instagram como narrativa móvil en el nuevo ecosistema periodístico" hitzaldiarekin. Eguna amaitzeko, mahai inguru bat izan zen, Bella Palomo Torres (Universidad de Málaga), Pere Freixa I Font (Universidad Pompeu Fabra), eta Alba Silva (Universidad de Santiago de Compostela) partaide izanik.
Bigarren egunean, lehen hizlaria Juan Miguel Aguado Terrón izan zen, Murtziako Unibertsitatetik etorria. "Desafíos y problemas asociados a las redes sociales ubicuas como canal de distribución para las marcas informativas" hitzaldia aurkeztu zuen. Ondoren, mahai ingurua izan zen, Irune Bañales (EITB), Ion Telleria (Naiz.eus) eta Beatriz Laskurainen (Berria taldea) eskutik. Gaia: "Komunitate birtualen kudeaketa hedabideetan: kazetaritza eta marketinga hizpide". Kongresuko azken hitzaldia Ana Serrano Telleriaren (Universidad Castilla la Mancha) eskutik izan zen. Jorratutako gaia: "Design Thinking, interfaces y transmedia en el ecosistema móvil".
Bi egunetan zehar emandako gertaerak zuzenean gure twitter kontuan jarraitu izan ahal zenituzten, horiek ikusteko egin klik hemen.
Hona kongresuan hartutako irudien bideo motzak:





Comentarios