top of page

EMEKINEWS

“Jainkoak ez dit barkatzen” dokumentala aurkeztu du Josu Martinezek Bizkaia Aretoan

  • 5 dic 2018
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 17 dic 2018

EHUko irakasle eta zuzendaria denak Lezo Urreiztietari buruzko luzemetraiari buruz hitz egin zuen, proiektatu ondoren

Munia EL MARHOUM



“1907an jaiotako XVI.mendeko pirata” modura aurkezten du 'Jainkoak ez dit barkatzen' dokumentalak Lezo Urreiztieta. Donostiako Zinemaldian estreinatu zen filma oraingoan Bizkaia Aretoan proiektatu zen. Sarrera doan izan zen, eta amaieran zuzendariarekin elkarrizketa eta publikoaren galderak erantzuten aritu zen Josu Martinez, Katixa Agirrek gidatuta. Lezoren bizitza ezagutu dezakegu, haren Franco hiltzeko planak zein Euskadi libre bat Pazifikoko uharte batean eraikitzeko gomutazioak.


“Niretzako oso erakargarria zen hasieratik kasetaren ideia hori”, zioen Martinezek, istorioa bideratzeko moduari erreferentzia eginez. Izan ere, Martin Ugalderi eman zion Lezok bere bizitza kontatzeko lekukoa, eta bien arteko elkarrizketaren grabazioak aurkitu zituen Josu Martinezek, kasetetan. Horiexek dira, hain zuzen ere, istorioan zehar ikusleok gidatzen gaituzten elementuak, kaseteak eta Lezoren ahotsa. Kontrabandoan hasi zenetik, Gerra Zibilera, Euskadi libre baten nahiari eta Frankismoari buruz hitz egiten du.


Funtsean, gizon abertzale eta erlijioso baten barne gatazkak azaleratzen dira. Bando desberdinekin aliatu zen jendea salbatzearren, baina horrek ekintza desberdinak egitera behartu ziren, “bekatuak”. Zuzendariak adierazi zuenez, “helburuak justifikatzen al ditu medioak?” galdera ere planteatzen da, modu batean, “Jainkoak ez dit barkatzen”, esaten baitzuen Lezok, bere gorabeherei erreferentzia eginez.

Comentarios


Home: Blog2

©2018 by emekinews. Proudly created with Wix.com

  • twitter
  • youtube
  • instagram
bottom of page