Gabonetako argiz piztu da Manchester
- 11 dic 2018
- 1 Min. de lectura
Iratxe ELORZA
Abendu osoan zehar gabonetako argiz eta azokaz jantzi da Manchester, Erresuma Batuko hiria. Berez abenduko lau asteetan zehar zabalik dago baina hiri honetan azaroko bigarren astean hasi ziren gabonetako grina sortzen. 38 egunez egunero irekita daude eta edonon topa daitezke, bai kale txiki eta estuetan jarritako gaileta postuak eta baita plaza handietan kokatutako txosna antzekoak.
Erresuma Batuetako ohitura izan arren Manchesterrekoa da azoka garrantzitsueta eta eguerditik goizeko ordu txikietara arte daude beteta edariak eta janaria saltzen dituzten postuak.
Gehiengoak Albert Squaren, Brazennose Street-en, King Street-en, St Ann´s Square-n Exchange Street-en, Market Street-en, New Cathedral Street-en,The Corn Exchange-n eta Cathedral Gardens-en daude kokatuta, baina leku asko diruditen arren bata bestearengandik gertu daude eta hiriaren erdialdean daude kokatuta guztiak. 300 postu inguruk biltzen dute hiria gabonetako esentziaruntz murgilduaraziz eta ibilaldia sortuz.
Gomendagarria da urde errea The Roast Hog & Bar-en dastatzea, “gluhwein” (Espainiako ardo beroa espeziekin) zaporetsu batetekin berotzea, Round Food House-n edo Bavarian Swing Grill-en “bratwurst”-a gustatzea eta nola ez lagunartean garagardo alemana edatea.
Antzinatik daramaten usadioak
XV.mendean hasi zen ohitura hau Alemanian eta Europa osora hedatu zen hasieran eta gero Estatu Batuetara. Herrialde ezberdinetako postuz beteta daude, bakoitzak ohikoa dena saltzen du: Italiako gazta, Alemaniako garagardoa eta saltxitxak, Erresuma Batuko egurrezko piezatxoak, Galeseko eta Frantziako ehunak… Oro har Holanda, Alemania, Frantzia, Espainia eta Erresuma Batuko postuak daude.
















Comentarios