top of page

EMEKINEWS

"Edonor izan daiteke drogekiko menpekotasunaren biktima"

  • 21 oct 2018
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 6 nov 2018


Timothée Chalamet eta Felix Van Groeningen Donostiako 66. Zinemaldian izan dira prentsaurreko bat ematen Beautiful Boy pelikula berria aurkezteko

Ane Alvarez

2018ko urriaren 9a


Beautiful Boy filma, Felix Van Groeningenek zuzendutakoa, Donostiako 66. Zinemaldian aurkeztu berri da hainbat zinema-jaialditan izan ondoren. David Sheff-en Beautiful Boy: A Father’s Journey Through His Son’s Addiction eta Nic Sheff-en Tweak: Growing Up on Methamphetamines memorietan oinarritutako filma da, non Steve Carrellek David Sheff-en papera jokatzen duen eta Timothée Chalametek Nic Sheff-ena. Adikzioaren gaia jorratzen duen pelikularen nondik norakoak eztabaidatzeko, zuzendariak eta aktore nagusietako batek, Timothée Chalametek, prentsaurreko bat eskaini dute. Bertan, Van Groningenek azaldu nahi izan du, drogen adikzioari buruz izateaz gain, familiaren berreskuratze eta indarberritzeaz ere dela. Aita eta semearen arteko momentu latzak zein baldintzarik gabeko maitasunez eta itxaropenez betetako uneak azaltzen dizkigu.


Adikzioaren inguruan galdetzerakoan, zuzendariak adierazi du filmaren bidez bereziki konplexua eta emozionala den gai bat modu sinplean mahai gaineratu nahi zuela, horren inguruan elkarrizketa bat hastekotan. Timothée Chalamet aktoreak hausnartu duena, berriz, adikzioak ez duela inor baztertzen izan da. “Estatu Batuetan drogekiko menpekotasunak arma biolentziak eta kotxe istripuek baino hildako gehiago eragiten ditu”, dio aktoreak eta pelikulak garrantzi handiko mezu hori zabaltzen lagunduko duelakoan dago.


Chalameti bere pertsonaiaz galdetzean, bi liburuek eta Nic Sheff ezagutzeak antzezterako orduan lagundu egin diotela esan du. Rol horretarako 8 kilogramo galdu zituen baina zailena pertsonaren zati bihozbera erakustea izan dela onartu du. Bere helburua Nic Sheffen tokian edonor egon litekeela erakustea izan da eta ez soilik aktore bat adikto baten papera jokatzen ari dela ikustea. Aitaren papera antzezteko, zuzendariak norbait hurbila eta maitekorra nahi zuela esan du eta horretarako Steve Carrell ezin hobea izan dela jakinarazi du.


Musikaz ere aritu dira eta Van Groningenek azaldu du post-produkzioan kanta handiekin lan egin nahi izan zutela, pertsonaien bizitzaren soinu banda osatzeko. Musikak, oroimenek bezala, denboran zehar bidaiatzen duela transmititu nahi izan dute. Bestalde, bi protagonistek musikarekiko partekatzen duten maitasuna eta grina erakutsi dute.


Argazki zuzendaritzari buruz, zuzendariak prozesu oso organikoa izan dela dio, pare bat ideiako oinarri batetik hasi zela eta entseguak aurrera egin ahala gainontzekoa sortzen joan ziren. “Bestalde, elementu garrantzitsu bat natura izan da, filma kokatuta dagoen lekua. Modu zabal batean grabatu eta plano orokor asko sartu nahi genituen protagonisten etxebizitzan amaitu arte, Davidek bere familiarentzat sortutako paradisu txikian amaitu arte”, gehitu zuen prentsaurrekoan zuzendariak.


Marihuanaren legalizazioa


Marihuanaren legalizazioaren inguruan galdetzerakoan, biak horren aldekoak agertu dira. Felix Van Groningenek drogazaleak ez direla atxilotu behar adierazi du eta Timothée Chalametek txaloen bidez erakutsi du ados dagoela. Estatu Batuetan kantitate gutxi duten drogazale ez bortitzak espetxeratzen dituztela aipatu du, gehienak afroamerikar jatorrikoak direnak, eta honen aurka azaldu da.









Comentarios


Home: Blog2

©2018 by emekinews. Proudly created with Wix.com

  • twitter
  • youtube
  • instagram
bottom of page