Guggenheim Bilbao dohainik
- 22 oct 2018
- 1 Min. de lectura
Actualizado: 4 dic 2018
Bilboko museo ospetsuenak 21 urte bete ditu erakustaldi berri baten inagurazioarekin: Alberto Giacometti, atzerako begirada
Uxue Sagarminaga

Museoaren 21. urteurrena ospatzeko eta Alberto Giacometti, atzerako begirada erakustaldi berriari ongi etorria emateko asteburu honetan Bilboko Guggenheim museora dohainik sartzeko aukera egon da. Ibredrola fundazioaren eskutik, erakustaldi berriaren babesle, Guggenheimera gerturatu den edonork ordaindu gabe sartzeko aukera izan du.
Erakustaldi berri honek Giacometti artistak 40 urtetan zehar sortutako 200 artelan inguru eskaintzen dizkigu. Erakustaldi honetan Suitzako artistak egindako eskulturak zein pinturak ikusi daitezke, hauteko asko, aurretik ikusgai inoiz ipini ez direnak. Horretaz aparte, artistaren lanik ezagunenak ere ikusi ahalko dituzte bisitariek. Erakustaldia Guggenheim Bilbao eta Parisko Fondation Giocometti-k antolatu dute.
Giacomettiren erakustaldi berriaz gain, museoak eskaintzen dituen beste erakustaldiak ikusteko aukera izan dute asteburu honetan museora gerturatu diren bisitariek: Van Goghetik Picassora eta Joana Vasconcelos: Zure ispilua naiz. Van Goghetik Picassora erakustaldiak XX. mendeko artista inpresionista eta postinpresionista ezagunenen artelanak eskaintzen ditu. Artelan guzti hauek Thannhauser bildumazale alemaniarraren bilduma pribatutatik datoz.

















Comentarios